XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

299. artikulua (lehengo 227. artikulua)

1.- Itun hau Belgikako Erresumari, Danimarkako Erresumari, Alemaniako Errepublika Federalari, Heleniar Errepublikari, Espainiako Erresumari, Frantziako Errepublikari, Irlandari, Italiako Errepublikari, Luxemburgeko Dukerri Gorenari, Herbehereetako Erresumari, Austriako Errepublikari, Portugalgo Errepublikari, Finlandiako Errepublikari, Suediako Erresumari eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuari aplikatuko zaie.

2- Itun honetako xedapenak Itsasoz haraindiko Frantziako departamenduei, Azore uharteei, Madeirari eta Kanaria uharteei aplikatuko zaizkie.

Hala ere, Itsasoz haraindiko Frantziako departamenduetako, Azore uharteetako, Madeirako eta Kanaria uharteetako ekonomiaren eta gizartearen egituraren egoera kontuan hartuta, hau da, oso urruti daudela, uharteak, azalera txikikoak, eta erliebe eta egurats gogorrekoak direla, produktu kopuru txiki baten menpe daukatela beren ekonomia, eta, alderdi horiek iraunkorrak eta denak batera agertzen direlako, kalte larria eragiten diotela beren garapenari, horiek guztiok kontuan hartuta, bada, Kontseiluak, gehiengo kualifikatuz, Batzordearen proposamenez eta Europako Parlamentuari aholkua eskatu ondoren, itun hau eskualde horietan aplikatzeko baldintzak finkatzeko bereziki bideratutako berariazko neurriak hartuko ditu, politika bateratuak barne direla.

Kontseiluak, bigarren lerroaldean ohartemandako bidezko neurriak hartzerakoan, eremu hauek hartuko ditu kontuan: aduanei eta merkataritzari buruzko politikak, zergei buruzko politika, alderdi zergagabeak, nekazaritza-arrantzei buruzko politikak, lehen gaiak eta oinarrizko kontsumo-ondasunak hornitzeko baldintzak, laguntza publikoak, eta egitura funtsetara eta Erkidegoko egitarau horizontaletara iristeko baldintzak.

Kontseiluak, bigarren lerroaldean ohartemandako neurriak hartzerakoan, eskualde ultraperiferikoen ezaugarri eta eskakizun bereziak izango ditu kontuan, baina Erkidegoaren zuzenbideko antolamenduaren osotasuna eta koherentzia arriskuan jarri gabe, eta barne-merkatua eta politika bateratuak tartean direla.

3.- Itsasoz haraindiko herrialdeak eta lurraldeak itun honetako II. eranskinean dator horien zerrenda, itun honetako laugarren zatian elkarterako zehaztutako araubide bereziaren menpe egongo dira.

Itun hau ez zaie aplikatuko lehen esandako zerrendan aipatu ez diren, eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuarekin harreman bereziak dauzkaten itsasoz haraindiko herrialde eta lurraldeei.

4.- Erkidegoko estaturen batek Europako zenbait lurralderen kanpo harremanak bereganatuta badauzka, itun honetako xedapenak aplikatuko zaizkie lurralde horiei ere.